Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-09-30

* Sinfo kids proiektua *


Ikasturtea hastearekin batera, Sinfokids Euskadi osoko ikasgeletara helduko da. ETBn emititu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehen hezkuntzako ikastetxe, musika eskola, kontserbatorio eta berritzegunetan banatu du Sinfokids, orain eduki gehiago dituen DVD bilakaturik.
Musika eta hezkuntza uztartzen dituen ikus-entzunezko ekimena da. Euskadiko orkestra sinfonikoak,EITBk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak jarri dute martxan.
Musika eta hezkuntza uztartzen dituen ekimena da, gazteen artean muska klasikoa zabaltzeko helburuarekin. EITBko ikus-entzuleei ere musika sinfonikoaz gozatzeko aukera emango die proiektuak. Bost unitate didaktikotan banatutako DVDa sortu dute, hainbat musikari, aktore eta komunikazio munduko profesionalen laguntzarekin. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dute. ETBN emititutako kapituluak eskuragarri ditugu hurrengo helbide hauetan.






Honako helbidetik jaso dut berria:

http://musikaz.wordpress.com/2011/09/16/sinfokids-proiektua/

No hay comentarios: