Umeen heziketa paregabea izateko, musika beharrezkoa da. Horretarako irakasleek beraien helburuak zeintzuk diren ondo jakin behar dute. Beraz, momentu bakoitza desberdina izango da eta horretarako irakasleak zer nolako ipuina kontatzea jakin beharko du, hori bai, modu dibertigarri eta erakargarri batean.
Bi motatako ipuinak daude. Alde batetik, musika munduarekin lotura zuzena dutenak ( pentagrama, notak, sol- en ikurra, sostenituak, bemolak, beltza, zuriak … ). Ipuin hauen helburua musika mundua osatzen duten ezaugarri guztiak ezagutzea izango da. Bestetik musika ipuinak daude. Hauek, kontalari eta musika tresnen bitartez ipuina kontatuko da.
Hona hemen Euskal Herriko eskola batean musika irakasteko irakasleak erabiltzen duen metodoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario