Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-10-26

Musika ikasteko jolasak!

Askotan, irakasle batzuek ez dakite klasea nola bideratu. Irakasgaia azaltzen ari diren heinean konturatzen dira klase erdia baino gehiago deskonektatu egin duela eta beraien mundu magikoan ari direla ametsetan. Egoera honi irakasleak nola egin dezake aurre? Zer nolako estrategiak erabili dezake? Arratsaldeko 15:30 umeen errendimendua ez da  goizeko 9:00 izan duten bezalakoa.  Ikasle gehienak, arratsaldean oso nekatuta daude  eta horren ondorioz deskonektatzeko erraztasun handiagoa daukate. Beraz, irakasleak ikasleak tente eta gogotsu mantentzeko estrategia desberdinak bilatu behar ditu. Horietako bat, jolasarena izan daiteke. 

Jolasa, ekintza boluntarioa da, guztiok disfrutatzeko eta ondo pasatzeko egiten duguna. “Jolasa” hitza entzutean jarraian burura umeak datorkigu. Gehienek, jolasa umeen gauza bat dela pentsatzen dute. Baina gure aita eta ama ez ditugu inoiz jolasten ikusi? Edo gure aiton amonak? Jolasak umeentzako, munduko gauza garrantzitsuenetakoa baita.  Jolasen bitartez gauza asko ikasteko aukera ematen dietelako. Gehienetan gauza horiek konturatu barik ikasten dute. Hori da irakasleak lortu behar duena, ikasleak ikastea  baina konturatu barik. Musika arlorako hainbat eta hainbat jolas aurkitu ditut. 





Beste jolas batzuk: “sincompasa”
“El reloj sincopado”, ikasleekin lantzeko jarduera polita da.  Musika ikasteko beste baliabide bat  da eta bertan “ sincompasa” nola erabili azaltzen du abesti baten bitartez. Hortaz aparte musikaren bitartez pultsazioa eramaten irakasten dizu. Horretarako pausu batzuk jarraitzeko eskatzen dizu. Hasteko musikogramaren botoia sakatu behar da, ondoren kortxearen botoian sakatu behar da musika entzuteko, gero 4 erlojuen anakrusa itxaron beharra dago eta azkenik pultsazioak jarraitu behar dira erlojuaren edozein lekutan klikatuz.



Ariketa honen autorea Luis Torres Otero da. Egile honek bere blog  pertsonala du. Blogaren izena hurrengo hauxe da;  www.musytic.com  . Blog oso interesgarria da musika teknologiarekin erlazionatzen baitu. Bertan gai honi buruzko informazio mordo dago.










Hona hemen abesti polit eta interesgarri bat. "Oh Happy day" Sister Act 2 Pelikulakoa da. Deloris Las vegas-eko abeslaria da eta internatu batera joan behar da musikako klaseak ematera. Bere ikasleak oso bihurriak baitira, ez diete kasurik egiten. Egoera honen aurrean, Delorisek koru bat egiten du bere ikasleekin, eta klaseak emateko taktika aldatzen du. Musika eta jolasa bateratu egiten ditu. Horren ondorioz ikasleak hobeto ikasten dute. Abesti hau pelikulako hoberenetarikoa da.
 


2011-10-18

* Musikaren garrantzia *


Amaren sabelean gaudenetik hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak sentitzen eta hortik aurrera gure bizitzaren parte bihurtuko dira betirako.
Haurrak musikaren bitartez, eraiki, interpretatu,sortu, entzun eta amestu ditzake besteak,beste. Horregaitik, musikaren inguruko estimulazioak duen garrantzia nabarmendu behar dugu. Estimulazioak, oroimena eta arreta indartzea, sormena bultzatzea, sentsibilitatearen adierazpena, kontzentrazioa eta psikomotrizitatea sakontzea dakar. Ondorioz, Haurren gizarteratze prozesurako Hezkuntza eta musika banaezinak diren bi kontzeptu garrantzitsuak dira.
Askotan irakasleek premia bereziak dituzten umeekin lan egin behar dute eta askok ez dakite klasea nola bideratu, zaila egiten zaie ez dakitelako nola eraman klasea eta zer nolako tresnak erabili.
Interneten ibili eta gero dokumental interesgarri bat aurkitu dut. Bertan konturatu naiz nola musika baliabide oso garrantzitsua dela umeekin lan egiteko. Gainera musika, premia bereziak behar dituzten umeekin zein premia bereziak behar ez dituztenekin erabili daiteke.

2011-10-14

* Jarri praktikan zure ahotsa *


 

Koruko mutilak 2004 urteko filma da. Urte horretan izugarrizko kritika ona jaso  eta horrek Oskarretara nominazio bat izatea lortu zuen. Filmak oso musika polita dauka beraz animatu eta abestu! 











 Honan hemen beste abesti batzuk

http://www.youtube.com/watch?v=kIWPjLqoIsQ%20
http://www.youtube.com/watch?v=n2vFNXZB4w4&feature=related%20
http://www.youtube.com/watch?v=rH23Wx-qTAo%20

2011-10-12

* Esaldi Interesgarriak *


Munduan zehar badira hainbat eta hainbat pertsona musika munduaren barnean lan egiten dutenak. Eta askok beraien lan horiek hezkuntzara bideratzen dituztenak. Pertsona bakoitzak musikari buruzko ikuspuntu desberdinak dituzte. 

Schulwerk Carl Orff-ek pedagogiaren gidariak zeintzuk diren zehaztu zituen. Beraren ustez gidariak, haurraren izaera eta jokaera, elementu sinpleak, ekintza mugagabea, gehiegizko teorien ausentzia, beti oinarrizko diren hitzak, musikak eta mugimenduak osatzen duten “ hirurkuna”, eta ikuskera egiazkoa eta kontzientea zirela idatzi zituen.


 
Zoltan Kodalyk, hurrengo hau idatzi zuen: “Musikagileen zeregina da amaren hizkuntza hezurmamitzea”

Julian Ajuriagerraren ustez psikomotrizitate oreka, melodia zinestesiko bat bezala dela idatzi zuen eta bertan bizitzako elementu batean gisakoa izango litzatekela bere notekin eta klabeekin, psikomotrizitatea. 

Jean Luc Defontainek musikari dagokionez, haurrarengan sentimenezko gauzak afektibitatearen bitartez aurrera dozela idatzi zuen eta horien ondoren mentalak eboluzioaren legeari jarraitzen diela idatzi zuen. 


 
Emile Jaques Dalcrozek guztiok ahalegin bat egin behar dugula gure gorputza musika bilaka dadila aldarrikatu zuen.

2011-10-05

* Haurrak, musika eta ipuinak *

Umeen heziketa paregabea izateko, musika beharrezkoa da. Horretarako irakasleek beraien helburuak zeintzuk diren ondo jakin behar dute. Beraz, momentu bakoitza desberdina izango da eta horretarako irakasleak zer nolako ipuina kontatzea jakin beharko du, hori bai, modu dibertigarri eta erakargarri batean.
Bi motatako ipuinak daude. Alde batetik, musika munduarekin lotura zuzena dutenak  ( pentagrama, notak, sol- en ikurra, sostenituak, bemolak, beltza, zuriak … ). Ipuin hauen helburua musika mundua osatzen duten ezaugarri guztiak ezagutzea izango da.  Bestetik musika ipuinak daude. Hauek, kontalari eta musika tresnen bitartez ipuina kontatuko da.
Hona hemen Euskal Herriko eskola batean musika irakasteko irakasleak erabiltzen duen metodoa.