Askotan, irakasle batzuek ez dakite klasea nola bideratu. Irakasgaia azaltzen ari diren heinean konturatzen dira klase erdia baino gehiago deskonektatu egin duela eta beraien mundu magikoan ari direla ametsetan. Egoera honi irakasleak nola egin dezake aurre? Zer nolako estrategiak erabili dezake? Arratsaldeko 15:30 umeen errendimendua ez da goizeko 9:00 izan duten bezalakoa. Ikasle gehienak, arratsaldean oso nekatuta daude eta horren ondorioz deskonektatzeko erraztasun handiagoa daukate. Beraz, irakasleak ikasleak tente eta gogotsu mantentzeko estrategia desberdinak bilatu behar ditu. Horietako bat, jolasarena izan daiteke.
Beste jolas batzuk: “sincompasa”
“El reloj sincopado”, ikasleekin lantzeko jarduera polita da. Musika ikasteko beste baliabide bat da eta bertan “ sincompasa” nola erabili azaltzen du abesti baten bitartez. Hortaz aparte musikaren bitartez pultsazioa eramaten irakasten dizu. Horretarako pausu batzuk jarraitzeko eskatzen dizu. Hasteko musikogramaren botoia sakatu behar da, ondoren kortxearen botoian sakatu behar da musika entzuteko, gero 4 erlojuen anakrusa itxaron beharra dago eta azkenik pultsazioak jarraitu behar dira erlojuaren edozein lekutan klikatuz.
Ariketa honen autorea Luis Torres Otero da. Egile honek bere blog pertsonala du. Blogaren izena hurrengo hauxe da; www.musytic.com . Blog oso interesgarria da musika teknologiarekin erlazionatzen baitu. Bertan gai honi buruzko informazio mordo dago.
Hona hemen abesti polit eta interesgarri bat. "Oh Happy day" Sister Act 2 Pelikulakoa da. Deloris Las vegas-eko abeslaria da eta internatu batera joan behar da musikako klaseak ematera. Bere ikasleak oso bihurriak baitira, ez diete kasurik egiten. Egoera honen aurrean, Delorisek koru bat egiten du bere ikasleekin, eta klaseak emateko taktika aldatzen du. Musika eta jolasa bateratu egiten ditu. Horren ondorioz ikasleak hobeto ikasten dute. Abesti hau pelikulako hoberenetarikoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario