Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-11-01

*Musikari buruzko beste blog batzuk*


Lehenengo blog honek musika lehen hezkuntzari buruzko hainbat informazio baliagarri ekartzen digu. Lehen hezkuntzan, musikan zer nolako gauzak landu daitezkeen azaltzen digu. Partiturak, abestiak, jolasak, Solfeoa ... Gainera hainbat material ikusteko aukera ematen digu . Hortaz aparte lehen hezkuntzako beste irakasgaiei buruzko informazioa ere ekartzen du, matematika, heziketa fisikoa, erlijioa, irakasleentzako notak …





Hurrengo blog hau ere musikarekin erlazionatuta dago. Abestuz-hezi deitzen da eta bertan ahotsaren inguruko informazioa, abesbatzena, jolasena, musikaren historia, haur kantak eta abeslariak  … ikusteko aukera ematen digu. 





Azkenik Hona hemen Beethoven musikalariaren Webquest bat.  
Nor da Beethoven? Beethoven oso musikaria famatua izan zen, eta Boon hirian jaio zen 1770. urtean eta Vienan hil zen, 1827. urtean 57 urte ebazala. Konpositorea, orkestrako zuzendaria eta Alemaniako pianista izan zen. Bere obren artean, sinfoniak, pianorako obrak eta ganbarako musika  aurkitu ditzakegu.


 


No hay comentarios: