Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-12-14

* Dizdizka Zeruan *


Gure musika bakarrik Euskal Herrian abesten delaren ustea duzu?
Aurkezten dizuedan bideo hau, 42 Tolosako abesbatza lehiaketakoa da. Bertan, Cantemus Children Choir's-ek Eva Ugalderen " Dizdizka Zeruan" gabonetako abestia abesten dute. Oso abesti goxoa eta polita baita.
Tolosako Abesbatza lehiaketa oso famatua da mundu osoan eta mundu osoan zehar dauden Koruak etortzen dira gure Tolosara lehiaketan parte hartzera.
Koru honek, Eva Ugalderen abestia perfektu abesten dute. Fraseoak egiten dituzte,  Esaten dutena oso ondo bereizten da eta nahiz eta gure hizkuntza ez ulertu ( Hungriakoak baitira) abestia bikain interpretatzen dute.
Norbaitek lehenengo aldiz entzuten badu, argi eta argi esango du Euskal Herriko koru bat izan behar dela abesten ari dena. Baina Hungriako koru bat dela konturatzean ni bezain harrituta geldituko da.
Azkenik, bakarrik esan beharra dut, Koru honek Tolosako lehiaketa irabazi zuela.
Benetan entzutea merezi du, beraz eman Play-eri eta gozatu!!!







Hona hemen Eva Ugalderi buruzko informazio gehiago. Egin klik linkean.

http://www.cm-ediciones.com/autor.aspx?compositor=102

Azkenik, Eva Ugalderen beste obra bat aurkezten dizuet. Kasu honetan, Euskal Herriko " Gaudeamus korala" koruak abestuta. Obraren izena " Uraren Besotik".

Gozatu!


No hay comentarios: