Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-12-15

* Gabon Zoriontsuak *


 
Badatoz gabonetako oporrak eta horrek bi asteko oporraldia suposatzen du txikientzako. Gabonak egun bereziak dira eta guztiok elkarrekin egoteko aukera paregabea eskeintzen du. Txikiekin hainbat eta hainbat jarduera, txango ... egiteko aprobetza dezakegu,  ikastolan ikasitako gabon kantak kalean abesteko aukera izango dute, lagunekin olentzero eta errege magoak bisitatu ...




Blogari dagokionez, gabonetako oporretan sarrerak sartzeari utziko diot, baina urtarrilean berriro hasiko naiz, musikari buruzko informazio interesgarria eta baliagarria sartzen. 

Honan hemen, gabonetan ohikoak diren abestiak. 








Bilbok, hainbat ekintza eta txango proposatzen ditu guraso eta umeak elkarrekin egiteko. Hona hemen orrialdearen linkak. Linkean klikatu interesatuta bazaude. 

http://www.conhijos.es/espectaculos/pin-bilbao-2011/

http://www.guiadelocio.com/vizcaya/ninos


Beraz, besterik gabe ZORIONAK ETA URTE BERRION DENORI!!!!!!!!!!

No hay comentarios: