Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-12-02

*Txirula mirula *


Txirula mirula kantari, liroliroli liroliloli nork dantzatuko ote du soinutxu hori … Nork ez du abestu edo txirularekin jo abesti hau? Eskola askotan txirula, irakasgaiaren erreferente garrantzitsua bihurtzen da, musika klase gehienentan erabiliz. Irakasleak musikako kontzeptuak irakatziz aparte, ikasitako kontzeptu horiek praktikan jartzen saiatzen da instrumentu bat edo gehiago erabiliz. Instrumentuen artean, xilofonoa, panderoa, metalofonoa, triangelua ... aurkitu ditzakegu.

Beraz, ikasleak badakite eta zuk ez ... animatu eta ikasi!
 



Bideoa ikusi ondoren, hona hemen praktikatzeko web-orri batzuk 

http://www.cursopianogratis.com/2011/10/notas-flauta-pagina-buena.html


Azkenik hona hemen, praktikatzeko partitura batzuk.








No hay comentarios: