Txikiak dira eta handiak aldi berean, Ez dute 1,60 cm baino gehiagorik, oraindik eskolara doaz eta etorkizuna planifikatuta dute. Bai jaun andreok, haur prodigioei buruz ari naiz. Gutxi dira munduan, baina direnak gogor zapaltzen datoz.
Baina zer da haur prodigioa izatea? Jaiotzatik dator edo denborarekin prodigioa izatea lortu ahal da? Nonor prodigioa dela konsideratzen da, 10 urte baino arinago arlo bat edo gehiago guztiz dominatzen duenean. Arlo komunenak, Ajedreza, matematika, Kirola eta musika dira. Baina beste hainbat eta hainbat egon daitezke.
Musika arloan hainbat eta hainbat prodigio berri daude beraien musika mundu guztira zabaltzen saiatzen ari direnak. Eta mundu osoan zehar, elkarrizketak, kontzertuak … eskeintzen ari direnak. Mundu honetan leku bat egitea badakite saila dela eta gogor ari beharko direla.
Wolfgang Amadeus Mozart , Ludwing Van Beethoven, Antonio Vivaldi, Johan Sebastian Bach, Frederich Chopin … Haur prodigio izatetik, Musikari apartak izatera pasatu ziren. Beraiek sortutako musika, mendeetan zehar mantenduz.
Beraz, arreta gehiago eskaini beharko genieke artista txiki hauei, agian urte batzuk igaro ondoren hurrengo Mozart, Beethoven edota Vivaldi berriak izango direlako.
Ikusi eta gozatu!!!
Hona hemen Yuto Mizayawa gitarrarekin
http://www.youtube.com/watch?v=k5KwQhM_P90&feature=related