Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-11-11

IKUSI ETA IKASI!!!


Gaurkoan, ikusi eta ikasi euskal liburua aurkeztuko dizuet. Kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitoa da eta liburu honek euskal umeei euskeraz jostatzeko aukera eskeintzen du. 

Liburuak mota askotako kultur adierazpenak aurkezten ditu; Antzerkia, txotxongiloak, magia, musika, zirkua, ipuin kontalariak … Ikusi eta ikasi liburuak, garrantzi handia ematen dio gizabide eta guztion berdintasun baloreei.  3 eta 12 urte bitartean dauden umeei eskeinita dago.

Liburu hau aurkezteko, Issues programa erabili dut. 
Animatu eta Irakurri!!!





No hay comentarios: