Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-11-09

Miau!

Les petit chanteurs a la croix Bois Frantziako mutilen koru famatu bat da. Louis  Prudhomm-ek sortu zuen 1956. Urtean. Mundu mailan oso famatuak dira eta uda guztietan mundutik gira egiten dute, Hiri garrantzitsuenetan abestuz. Koru hau osatzen duten mutil guztiak, eskola berekoak dira. 



Aurkezten dizuedan hurrengo abesti hau, “Miau Miau”  duetto buffo di Due gatt deitzen da eta Rossinik idatzi zuen. Rossini musikari oso famatua zen eta bere karrera profesionalean obra politak eta sentimenduz beterikoak idatzi zituen.  Batzuetan sentimendu horiek tristeak izaten ziren eta beste  batzuetan ordea alaiak. Abesti hau bigarren horietakoa da. Abesti osoaren letra bakarra “ Miau Miau” da.
 Kontraste handia dago melodia eta letraren artean. Partituraren melodia tristea da eta letra ordea barregarria.  
Rossiniren abesti hau  Les petit chanteurs a la croix bois  koruak abestu zuen kontzertu batean . Bertan argi eta garbi ikusten da, nola entzuten ari direnek ezin duten barregurea kontrolatu.
Animatu eta entzun!

No hay comentarios: