Musika tresnak, musika sortzea helburutzat duen objektuak edo instrumentuak dira. Musika tresnak hiru talde nagusitan sailkatzen dira. Alde batetik, haizezko musika tresnak daude, bestetik harizko musika tresnak daude eta azkenik perkusiozko musika tresnak.
Haizezko musika tresnak haizeak instrumentua zeharkatzean soinua sortzen dituztenak dira. Bi multzo handitan banatzen dira. Alde batetik Zurezko haize instrumentuak eta bestetik metalezkoak.
· Zurezko haize instrumentuak: Alboka, dultzaina, fagota, oboea, Klarinetea, korno ingelesa, saxofoia, txirula, txistua …
· Metalezko instrumentuak: Tronboia, tronpeta, tuba, tronpa …
· Euskal haize instrumentuak: Adarra, dultzaina,alboka, eskusoinua…
Hari instrumentuak, haria bibratzen duenean sortzen dituzten musika tresnak dira. Hedatuenetarikoa gitarra dugu bere mota guztiekin. Bibolina eta familiako tresnak hau da, biola, txeloa, kontrabaxua … ere familia honetakoak dira. Azkenik pianoa eta harpa ditugu. Pianoa hari kolpatuzko tekladun instrumentua da eta harpa, ere hari instrumentua da, normalean zutik jotzen da.
Perkusiozko musika tresnak , instrumentua kolpatuz soinua sortzen dutenak dira. Tinbala, dunbalak, txalaparta, panderoa, danborrak,bateria,panderoa, txindata, triangelua, … osatzen dute familia hau.
Honan hemen gai honekin lotutako power point bat
Orff Musika Tresnak
View more presentations from juanjosehernandez
Orain, nik egindako power pointa aurkezten dizuet. Lehen hezkuntzari begira eginda dago. Musika tresnen sailkapena ahalik eta modu errazenean egin dut. Horrela ikasleak era dibertigarri batean musika tresnak ikasteko aukera izango dute.
Musika tresnak
View more presentations from martaomago.
Azkenik, Musika tresnen Taula sinplea aurkezte dizuet.
Azkenik, Musika tresnen Taula sinplea aurkezte dizuet.
Musika Tresnak | ||
Haizezko musika tresnak | Harizko musika tresnak | Perskusiozko musika tresnak |
Zehar txirula, klarinetea, oboea, fagota, korno ingelesa. | Pianoa, bibolina, biola, txeloa, kontrabaxua. | Bateria, txalaparta, panderoa. |
Tronboia, tronpeta, tuba, tronpa. | Gitarra, harpa. | Dunbalak eta tinbalak. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario