Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-11-18

* Musikako Emanaldia *


Musikako irakasgaian, emanaldi proiektu bat egin behar izan dugu. Aukeratutako gaia Interkulturalitatea izan da. Hori egiteko antzerkia egin dugu. 5 kontineneteak, Afrika, Amerika, europa, Asia eta ozenia errepresentatzeko abestia eta dantzaz baliatu gara. Afrikan, Siyahamba abestia abestu dugu, Amerikan mariatxiak egin ditugu eta hori egiteko gitarra eta kastañuelak erabili ditugu. Asian oso famatua eta ezaguna den dragoia antzeztu dugu, Ozeanian rugby jokalariak egiten duten " haka haka" dantza beldurgarria dantzatu eta abestu dugu eta Euskal Herrian Esku dantza dantzatu eta bertso bat abestu dugu.

Ondoren youtubera igondako antzerkiaren zati txiki bat aurkezten dizuet. Ameriketako kontinentea, mariatxiak abestu eta dantzatzen ditugu.
Aktoreak:

- Irune: Ikaslea
-Koldo: Ikaslea
- Mayi: Mexikarra 
-Iñigo: Mexikarra
-Nerea: Musikaria
- Marta: Musikaria

Ikusi eta gozatu!





1 comentario:

Arratos dijo...

Izugarriaaa!! Ze ondo pasatzen duzuen e?