Ongi Etorri!!!



Musikari buruzko bloga da hau eta gai honekin lotura duen hainbat informazio eta berri interesgarriak aurkituko dituzue hemen. Baina batez ere, lehen Hezkuntzako musikarekin erlazionatutako gaien bloga da hau.



Musika haurren heziketan beharrezkoa da. Musikarekin hainbat sentsazio lantzen dutelako eta beraien burua ezagutzera eramaten dien baliabide paregabea delako. Haurrek musikaren bitartez, sentitu, amestu, erantzun, galdetu eraiki eta autoezagutzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, arreta, psikomotrizitatea, sormena, kontzentrazioa, sentsibilitatea … landuko ditu.


Guztiok jakin behar dugu, musika eta hezkuntza banaezinak direla. Musikak estimulu batzuk pizten ditu umeengan oso txikiak direnetik eta estimulu horiek beraien bizitzaren parte izango dira bizitza osoan.



Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.









Ongi etorri musikazaleak!

2011-12-15

* Gabon Zoriontsuak *


 
Badatoz gabonetako oporrak eta horrek bi asteko oporraldia suposatzen du txikientzako. Gabonak egun bereziak dira eta guztiok elkarrekin egoteko aukera paregabea eskeintzen du. Txikiekin hainbat eta hainbat jarduera, txango ... egiteko aprobetza dezakegu,  ikastolan ikasitako gabon kantak kalean abesteko aukera izango dute, lagunekin olentzero eta errege magoak bisitatu ...




Blogari dagokionez, gabonetako oporretan sarrerak sartzeari utziko diot, baina urtarrilean berriro hasiko naiz, musikari buruzko informazio interesgarria eta baliagarria sartzen. 

Honan hemen, gabonetan ohikoak diren abestiak. 








Bilbok, hainbat ekintza eta txango proposatzen ditu guraso eta umeak elkarrekin egiteko. Hona hemen orrialdearen linkak. Linkean klikatu interesatuta bazaude. 

http://www.conhijos.es/espectaculos/pin-bilbao-2011/

http://www.guiadelocio.com/vizcaya/ninos


Beraz, besterik gabe ZORIONAK ETA URTE BERRION DENORI!!!!!!!!!!

2011-12-14

* Dizdizka Zeruan *


Gure musika bakarrik Euskal Herrian abesten delaren ustea duzu?
Aurkezten dizuedan bideo hau, 42 Tolosako abesbatza lehiaketakoa da. Bertan, Cantemus Children Choir's-ek Eva Ugalderen " Dizdizka Zeruan" gabonetako abestia abesten dute. Oso abesti goxoa eta polita baita.
Tolosako Abesbatza lehiaketa oso famatua da mundu osoan eta mundu osoan zehar dauden Koruak etortzen dira gure Tolosara lehiaketan parte hartzera.
Koru honek, Eva Ugalderen abestia perfektu abesten dute. Fraseoak egiten dituzte,  Esaten dutena oso ondo bereizten da eta nahiz eta gure hizkuntza ez ulertu ( Hungriakoak baitira) abestia bikain interpretatzen dute.
Norbaitek lehenengo aldiz entzuten badu, argi eta argi esango du Euskal Herriko koru bat izan behar dela abesten ari dena. Baina Hungriako koru bat dela konturatzean ni bezain harrituta geldituko da.
Azkenik, bakarrik esan beharra dut, Koru honek Tolosako lehiaketa irabazi zuela.
Benetan entzutea merezi du, beraz eman Play-eri eta gozatu!!!







Hona hemen Eva Ugalderi buruzko informazio gehiago. Egin klik linkean.

http://www.cm-ediciones.com/autor.aspx?compositor=102

Azkenik, Eva Ugalderen beste obra bat aurkezten dizuet. Kasu honetan, Euskal Herriko " Gaudeamus korala" koruak abestuta. Obraren izena " Uraren Besotik".

Gozatu!


2011-12-13

Badator Olentzero!


Abenduak 24, gure etxeak bisitatu eta opari piloa utziko dizkigu. Hona hemen Olentzeroren partitura ikasleekin praktikatzeko.  Alde batetik, abestia txirularekin jotzen ikasi dezakete eta bestetik abesten ikasteko erabili dezakete.




                                                        Letra

                                               Olentzero juan zaigu
                                               Mendira lanera
                                               Intentzioarekin ikatz egitera.
                                               Aditu duenean
                                               Jesus jaio dala
                                               Lazterketa etorri da
                                               Berria ematera.

                                               Horra hora
                                               Gure olentzero
                                               Pipa hortzian duela
                                               Eserita dago.
                                               Kapoiak ere baitu
                                               Arrautzatxoekin
                                              Bihar merendatzeko
                                              Botila ardoakin.

                                             Olentzero, buru handia
                                             Entendimentuz jantzia,
                                             Bart arratsean edan omen du
                                             Bost arroako zahagia.
                                             Bai urde tripa handia!

                                             Trala la la, trala la la la
                                             Bai urde tripa handia!
                                             Trala la la, trala la la.



2011-12-02

*Txirula mirula *


Txirula mirula kantari, liroliroli liroliloli nork dantzatuko ote du soinutxu hori … Nork ez du abestu edo txirularekin jo abesti hau? Eskola askotan txirula, irakasgaiaren erreferente garrantzitsua bihurtzen da, musika klase gehienentan erabiliz. Irakasleak musikako kontzeptuak irakatziz aparte, ikasitako kontzeptu horiek praktikan jartzen saiatzen da instrumentu bat edo gehiago erabiliz. Instrumentuen artean, xilofonoa, panderoa, metalofonoa, triangelua ... aurkitu ditzakegu.

Beraz, ikasleak badakite eta zuk ez ... animatu eta ikasi!
 



Bideoa ikusi ondoren, hona hemen praktikatzeko web-orri batzuk 

http://www.cursopianogratis.com/2011/10/notas-flauta-pagina-buena.html


Azkenik hona hemen, praktikatzeko partitura batzuk.








2011-11-23

* Zu bai Zu *

Txikiak dira eta handiak aldi berean, Ez dute 1,60 cm baino gehiagorik, oraindik  eskolara doaz eta etorkizuna planifikatuta dute.  Bai jaun andreok, haur prodigioei buruz ari naiz. Gutxi dira munduan, baina direnak gogor zapaltzen datoz. 

Baina zer da haur prodigioa izatea? Jaiotzatik dator edo denborarekin prodigioa izatea lortu ahal da?  Nonor  prodigioa dela konsideratzen da, 10 urte baino arinago arlo bat edo gehiago guztiz dominatzen duenean.  Arlo komunenak, Ajedreza,  matematika, Kirola eta musika dira.  Baina beste hainbat eta hainbat egon daitezke.



Musika arloan hainbat eta hainbat prodigio berri daude beraien musika mundu guztira zabaltzen saiatzen ari direnak.  Eta mundu osoan zehar, elkarrizketak, kontzertuak  … eskeintzen ari direnak. Mundu honetan leku bat egitea badakite saila dela eta gogor ari beharko direla.

Wolfgang Amadeus  Mozart ,  Ludwing Van Beethoven,  Antonio Vivaldi, Johan Sebastian Bach, Frederich Chopin … Haur prodigio izatetik, Musikari apartak izatera pasatu ziren. Beraiek sortutako musika, mendeetan zehar mantenduz. 

Beraz, arreta gehiago eskaini beharko genieke artista txiki hauei, agian urte batzuk igaro ondoren hurrengo Mozart, Beethoven edota Vivaldi berriak izango direlako.


Ikusi eta gozatu!!!




Hona hemen Yuto Mizayawa gitarrarekin

http://www.youtube.com/watch?v=k5KwQhM_P90&feature=related

2011-11-18

* Musikako Emanaldia *


Musikako irakasgaian, emanaldi proiektu bat egin behar izan dugu. Aukeratutako gaia Interkulturalitatea izan da. Hori egiteko antzerkia egin dugu. 5 kontineneteak, Afrika, Amerika, europa, Asia eta ozenia errepresentatzeko abestia eta dantzaz baliatu gara. Afrikan, Siyahamba abestia abestu dugu, Amerikan mariatxiak egin ditugu eta hori egiteko gitarra eta kastañuelak erabili ditugu. Asian oso famatua eta ezaguna den dragoia antzeztu dugu, Ozeanian rugby jokalariak egiten duten " haka haka" dantza beldurgarria dantzatu eta abestu dugu eta Euskal Herrian Esku dantza dantzatu eta bertso bat abestu dugu.

Ondoren youtubera igondako antzerkiaren zati txiki bat aurkezten dizuet. Ameriketako kontinentea, mariatxiak abestu eta dantzatzen ditugu.
Aktoreak:

- Irune: Ikaslea
-Koldo: Ikaslea
- Mayi: Mexikarra 
-Iñigo: Mexikarra
-Nerea: Musikaria
- Marta: Musikaria

Ikusi eta gozatu!





2011-11-11

*Bideo interesgarri batzuk*

Lehen  hezkuntzari begira, abesti eta ipuin desberdinak eskeiniko dizkizuet, Embedr aplikapenaren bitartez. 
Ipuinen eta abestien artean, Ahatetxo itsusia, txanogorritxu, Edurne zuri eta zazpi ipotzak, hiru txerrikumeak ... aurkituko dituzue.



IKUSI ETA IKASI!!!


Gaurkoan, ikusi eta ikasi euskal liburua aurkeztuko dizuet. Kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitoa da eta liburu honek euskal umeei euskeraz jostatzeko aukera eskeintzen du. 

Liburuak mota askotako kultur adierazpenak aurkezten ditu; Antzerkia, txotxongiloak, magia, musika, zirkua, ipuin kontalariak … Ikusi eta ikasi liburuak, garrantzi handia ematen dio gizabide eta guztion berdintasun baloreei.  3 eta 12 urte bitartean dauden umeei eskeinita dago.

Liburu hau aurkezteko, Issues programa erabili dut. 
Animatu eta Irakurri!!!





Musika Tresnak ikasiz!

Musika tresnak, musika sortzea helburutzat duen objektuak edo instrumentuak dira. Musika tresnak hiru talde nagusitan sailkatzen dira. Alde batetik, haizezko musika tresnak daude, bestetik harizko musika tresnak daude eta azkenik perkusiozko musika tresnak.
Haizezko musika tresnak haizeak instrumentua zeharkatzean soinua sortzen dituztenak dira. Bi multzo handitan banatzen dira. Alde batetik Zurezko haize instrumentuak eta bestetik metalezkoak. 

·         Zurezko haize instrumentuak: Alboka, dultzaina, fagota, oboea, Klarinetea, korno ingelesa, saxofoia, txirula, txistua …





·         Metalezko instrumentuak: Tronboia, tronpeta, tuba, tronpa …
·         Euskal haize instrumentuak: Adarra, dultzaina,alboka, eskusoinua…


Hari instrumentuak, haria bibratzen duenean sortzen dituzten musika tresnak dira. Hedatuenetarikoa gitarra dugu bere mota guztiekin. Bibolina eta familiako tresnak hau da, biola, txeloa, kontrabaxua … ere familia honetakoak dira. Azkenik pianoa eta harpa ditugu. Pianoa  hari kolpatuzko tekladun instrumentua da eta harpa, ere hari instrumentua da, normalean zutik jotzen da.

Perkusiozko musika tresnak , instrumentua kolpatuz soinua sortzen dutenak dira. Tinbala, dunbalak, txalaparta, panderoa, danborrak,bateria,panderoa, txindata, triangelua,  … osatzen dute familia hau. 



Honan hemen gai honekin lotutako power point bat


 

Orff Musika Tresnak
View more presentations from juanjosehernandez

Orain, nik egindako power pointa aurkezten dizuet. Lehen hezkuntzari begira eginda dago. Musika tresnen sailkapena ahalik eta modu errazenean egin dut. Horrela ikasleak era dibertigarri batean musika tresnak ikasteko aukera izango dute.
Musika tresnak
View more presentations from martaomago.

Azkenik, Musika tresnen Taula sinplea aurkezte dizuet.


 Musika Tresnak

Haizezko musika tresnak
Harizko musika tresnak
Perskusiozko musika tresnak
Zehar txirula,  klarinetea, oboea, fagota, korno ingelesa.
Pianoa, bibolina, biola, txeloa, kontrabaxua.
Bateria, txalaparta, panderoa.
Tronboia, tronpeta, tuba, tronpa.
Gitarra, harpa.
Dunbalak eta tinbalak.

2011-11-09

Miau!

Les petit chanteurs a la croix Bois Frantziako mutilen koru famatu bat da. Louis  Prudhomm-ek sortu zuen 1956. Urtean. Mundu mailan oso famatuak dira eta uda guztietan mundutik gira egiten dute, Hiri garrantzitsuenetan abestuz. Koru hau osatzen duten mutil guztiak, eskola berekoak dira. 



Aurkezten dizuedan hurrengo abesti hau, “Miau Miau”  duetto buffo di Due gatt deitzen da eta Rossinik idatzi zuen. Rossini musikari oso famatua zen eta bere karrera profesionalean obra politak eta sentimenduz beterikoak idatzi zituen.  Batzuetan sentimendu horiek tristeak izaten ziren eta beste  batzuetan ordea alaiak. Abesti hau bigarren horietakoa da. Abesti osoaren letra bakarra “ Miau Miau” da.
 Kontraste handia dago melodia eta letraren artean. Partituraren melodia tristea da eta letra ordea barregarria.  
Rossiniren abesti hau  Les petit chanteurs a la croix bois  koruak abestu zuen kontzertu batean . Bertan argi eta garbi ikusten da, nola entzuten ari direnek ezin duten barregurea kontrolatu.
Animatu eta entzun!

2011-11-07

* Ahots Trukaketa *


EGUNON MUSIKAZALEAK!
Musika klase batean, Ikasleek beraien ahotsa nolakoa den ikasteko eta esperimentatzeko  hurrengo ariketa hau proposatzen dizuet.










Letra
Wee-ooh wim-o-weh. Wee-ooh wim-o-weh.
Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.
Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.

In the jungle, the mighty jungle, the lion sleeps tonight.
In the jungle, the mighty jungle, the lion sleeps tonight.

Wee-ooh wim-o-weh.
Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.
Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.

Near the village, the peaceful village, the lion sleeps tonight.
Near the village, the peaceful village, the lion sleeps tonight.

Wee-ooh wim-o-weh. Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.
Wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-o-weh
o-wim-o-weh o-wim-o-weh o-wim-weh.

Hush, my darling, don't fear, my darling, the lion sleeps tonight.
Hush, my darling, don't fear, my darling, the lion sleeps tonight.

Whuh whuh whuh wim-o-weh. Wee-ooh wim-o-weh wee-ooh
wim-o-weh wee-ooh wim-o-weh.


Mota honetako bideo dibertigarri batekin, ikasleek  ahots trukaketak zer diren ikasteko aukera izango dute. Bideoa ikusi eta abestia ikasiko dute. Ondoren bideoaren musika kendu eta ikasleek bideoari ahotsa jarriko diote.
Ariketa honen bitartez, ahotsaren erregistroak, intonazioak, bolumena, abiadura eta ahoskera  landuko ditu.
Nola egin ariketa ? Klasea bi talde desberdinetan banatu dezakezu eta talde bakoitzak abestiaren ahots ezberdin bat egin dezake. Horren bitartez, ikaslea konturatuko da, bakoitzak erregistro desberdin bat duela. Ariketa honen bitartez, ikasleak gorputz adierazpena lantzeko aukera ere izango dute. Jarduera egiteko, dantza bat prestatu dezakete. Azkenik abestuz eta dantzatuz antzerki moduan aurkeztu behar izango dute.
Nahi izanez gero, musika tresnak ere erabil daitezke, ahotsari akonpainamendua eginez, edota eskema erritmikoak eginez.

Hona hemen “ in the jungle” abestiaren partitura.

2011-11-04

Mapa Kontzeptuala!

Egunon!!
Hona hemen Maialen eta nik klasean egindako mapa kontzeptuala!







                                   Egin klik irduan handian ikusteko

2011-11-01

*Musikari buruzko beste blog batzuk*


Lehenengo blog honek musika lehen hezkuntzari buruzko hainbat informazio baliagarri ekartzen digu. Lehen hezkuntzan, musikan zer nolako gauzak landu daitezkeen azaltzen digu. Partiturak, abestiak, jolasak, Solfeoa ... Gainera hainbat material ikusteko aukera ematen digu . Hortaz aparte lehen hezkuntzako beste irakasgaiei buruzko informazioa ere ekartzen du, matematika, heziketa fisikoa, erlijioa, irakasleentzako notak …





Hurrengo blog hau ere musikarekin erlazionatuta dago. Abestuz-hezi deitzen da eta bertan ahotsaren inguruko informazioa, abesbatzena, jolasena, musikaren historia, haur kantak eta abeslariak  … ikusteko aukera ematen digu. 





Azkenik Hona hemen Beethoven musikalariaren Webquest bat.  
Nor da Beethoven? Beethoven oso musikaria famatua izan zen, eta Boon hirian jaio zen 1770. urtean eta Vienan hil zen, 1827. urtean 57 urte ebazala. Konpositorea, orkestrako zuzendaria eta Alemaniako pianista izan zen. Bere obren artean, sinfoniak, pianorako obrak eta ganbarako musika  aurkitu ditzakegu.